Puntuak lortu

erregistratu

sartu

Erregistroa

Datu babeserako legeak:

Pausoka S.L-k, B-20846119 CIFarekin, zerbitzuak eskaintzen ditu Interneten sutanblai.com markarekin, eta honako hauek dira bere baldintza orokorrak:

LEHENENGOA.- Pausoka S.L-k Interneteko erabiltzaileentzat eskaintzen dituen zerbitzuak sutanblai.com orrian agertzen direnak dira eta printzipioz, bederatzigarren klausula aldatu ezean, doako zerbitzuak dira. Sutanblai.com-eko hainbat ataletan parte hartzeko erregistroa bete beharko dute erabiltzaileek.

BIGARRENA.- Sutanblai.com erabiltzen duen erabiltzaileak argi erakusten du baldintza orokorrekin bat egiten duela.

HIRUGARRENA.- Erabiltzailea behartuta dago zerbitzu hauek lege, moral eta ordenu publikoaren aurka ez erabiltzeko. Aurretik jarritako baldintza orokorrak bete beharko ditu. Era berean, ezingo dira zerbitzu hauek publizitatea egiteko erabili, ezingo da ere nortasun faltsua erabiliz mezurik bidali.

LAUGARRENA.- Sutanblai.com-en helburua alderdi desberdinen arteko informazioa pasatzea izango da eta ez da inondik inora jendeak bidalitako edukinen arduradun izango, informazioaren egiazkotasunaren arduradun bakarra erabiltzailea izango da.

BOSTGARRENA.- Erabiltzailea behartuta dago Sutanblai.com-ek jarritako zerbitzu mugak betetzera.

SEIGARRENA.- Sutanblai.com ez da izango komunikazioetan gerta daitezkeen akatsen errudun. Hor sartzen dira mezuen ezabatzea, eragiketa betegabeak edota Interneteko arazoengatik sortu daitezkeen atzerapenak. Era berean, Sutanblai.com ez da, hirugarren batek birus bat zabaltzen badu, sor ditzakeen ondorioen errudun. Sutanblai.com-ek legalki eskatzen diren segurtasun neurriak hartu ditu erabiltzaileen datuak babesteko. Hala ere, ezin da ziurtatu ehuneko ehunean datu hauek ezingo dituenik inork hartu eta sarean zabaldu.

Sutanblai.com-ek ez du bermatzen erabiltzaileren batek sar dezakeen informazioaren egiazkotasuna, ezta sinesgarritasuna ere.

ZAZPIGARRENA.- Sutanblai.com-ek edozein unetan geldi dezake hirugarren erabiltzaile baten erabilera desegokia, Sutanblai.com-en baldintza orokorrekin bat ez datorrena.

ZORTZIGARRENA.- Sutanblai.com-ek sarean dituen bere zerbitzuak uzteko eskubidea du, beti ere, 15 egunetako aurrerapenarekin esanda. Era berean, edukiak aldatzeko eta aurretik ez abisatzeko eskubidea du, baita honek dakarren zerbitzu eta baldintza orokorren aldaketa ere.

BEDERATZIGARRENA.-Sutanblai.com-ek edozein unetan alda ditzake baldintza orokorrak eta berriak sartu. Baldintza berri hauek erabilerarekin batera izango dira betegai.

HAMARGARRENA.- Erabiltzaileak onartzen du berak Sutanblai.com-en emandako datu pertsonalak datu base batean egon daitezkeela edota estatisitikak egiteko erabili daitezkeela. Era berean, publizitatea igorri edota lehiaketetan parte hartu dezakeela.

Erabiltzaileak eskubidea izango du datu hauek berritzeko, aldatzeko edota ezabatzeko, horrela jasoa baitago Datu Babespenerako Lege Organikoan. Datuak aldatu edota ezabatu nahi ezkero, Pausoka S.L-ra sinatutako eskutitz bat bidali beharko du bere helbidearekin batera, bere eskaeraren erantzuna bidali ahal izateko.

HAMAIKAGARRENA.- Zerbitzu honen azkartasuna bermatzeko, "cookiak" erabiltzen ditugu.
"Cookiak", zerbitzariak ordenadoreko disko gogorrean sartzen dituen kodeak dira. Kode hauekin, erabiltzailearen anonimotasuna mantentzen da. Hauekin erabiltzaile bakoitzak bere datu pertsonalak babestuak ditu.

HAMABIGARRENA.- Erabiltzaileak baldintza orokor hauek onartzen ditu eta arazo bat izan ezkero epaitegietan konponduko litzateke.